berriak90 Videos

Publikoaren sarirako 2.000 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.000tik gora. Publikoaren kuttunenak 233 bozka jaso ditu. Maiatzaren 17ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Aurten marka guztiak gainditu ditugu. Iaz 51 lan jaso […]

Euskal herriko leku askotatik iritsi zaizkigu spotak, hemen dituzue 34 lanak ikusgai

Maiatzaren 12an, osteguna, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Hemen dituzue 2016an aurkeztutako 34 spotak: 1. batu [youtube http://www.youtube.com/watch?v=AlMaoGTfARA?rel=0&w=560&h=315] 2. Beti barnean [youtube http://www.youtube.com/watch?v=zC4yBiXiq48?rel=0&w=560&h=315] 3. Zatoz barnealdera, zatoz naturaz gozatzera [youtube http://www.youtube.com/watch?v=GVxRavF5J3Q?rel=0&w=560&h=315] 4. Zatoz barnealdera [youtube http://www.youtube.com/watch?v=Qtbh1ddBpzU?rel=0&w=560&h=315] 5. Gipuzkoa barruraino [youtube http://www.youtube.com/watch?v=Z1TNDYxv4eI?rel=0&w=560&h=315] 6. Gipuzkoa barnealdea ere zure zain […]

Hemen dituzue 98 spotak ikusgai. Eman zure botoa!

98 spot, inoiz baino gehiago: Tuteratik Bilboraino Iaz 73 lan jaso genituen eta aurten 98 jaso ditugu, 18 urtetik beherakoen 62 spot eta 18 urtetik gorakoen mailan 36. Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Hernani, Tutera, Sopela, Bilbo, Zarautz, Oñati, Gasteiz, Aramaio, Donostia, Aretxabaleta, Fontellas, Eskoriatza, Eibar, Durango, Ordizia, Hondarribia, […]

Eman zure botoa!! Hemen dituzue 51 spotak ikusgai

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Bilbo, Orozko, Donostia, Orio, Arrasate, Gasteiz, Aretxabaleta, Hondarribia, Errenteria, Saraso, Eskoriatza, Bergara, Oñati… 50 lanetik gora jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi!  Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Maiatzaren 11n, osteguna, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Hemen dituzue 2017an jaso ditugun lanak: 18 URTETIK GORAKOAK 1. Elkarrekin […]

Publikoaren sarirako 2.800 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.800tik gora. Publikoaren kuttunenak 280 bozka jaso ditu. Maiatzaren 11ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Gonbidatuta zaudete guztiok! Hemen dituzue 2017an jaso ditugun 51 lanak: […]

Hemen dituzue 73 spotak ikusgai. Eman zure botoa!

Aurten marka guztiak gainditu ditugu. Iaz 51 lan jaso genituen eta aurten 73 jaso ditugu, 18 urtetik beherakoen 47 spot eta 18 urtetik gorakoen mailan 26. Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Gasteiz, Irun, Aretxabaleta, Donostia, Zarautz, Arrasate, Bilbo, Andoain, Azkoitia, Viana, Zornotza, Bergara, Eskoriatza, Orozko, Aramaio, Hernani, Legazpi, Pasaia, Azpeitia, Ordizia, […]

Idurre Albizu publizitateaz: “Aktoresa bat banintz, Coca Colako iragarki batean azaltzea gustatuko litzaidake”

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu? Bai, publizitate iragarkiak kontsumitzen ditudala esango nuke. Zerk erakartzen dizu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik? Iragarkietan istorioa garrantzitsua dela uste dut, indartsuena. Horrekin batera, doinuak ere asko erakartzen nau. Zein da azken aldi honetan gustuko izan duzun iragarkia? Azken aldi honetako iragarkiak aipatu behar baditut, gehien gustatu zaizkidanak Gabonetako […]

Music Library eta Audio Network-ek aurten ere Euspotekin bat egin dute

Music Library eta Audio Network musika hornitzaileek edizio honetan ere Euspot babestuko dute.  Hain zuzen ere, Euspoteko parte hartzaileei beraien kantu katalogoetatik 10 deskarga doan egitea ahalbideratuko du. Gogoan izan erabiltzekotan, musika izan beharko dala lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa. Audio Network katalogoa erabili nahi dutenek music@musiclibrary.es helbidera idatzi […]

Spotak egiteko musika, nondik lortu?

Gaur egungo legeek eraginda, ikus-entzunezko proiektu bat egin behar duten gehienek Creative Commons lizentziapean dauden abestietara jotzen dute musika bila. Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak dituelarik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena […]

2016ko edizioaren gaia: TURISMOA ERAKARRI GIPUZKOA BARNEALDERA

Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituzte, kostaldekoek adina. Hala, iragarkiak nabarmendu beharko ditu barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak. Eta bide batez, turismoaren arloan, bermatuko da Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea. Spot hau Euskal Herriko gainerako lurraldeetako biztanleei zuzenduta egon beharko da. Alegia, barne kontsumora bideratutako iragarkia izango da. Iragarkia barneko […]