
3.000 bototik gora jaso ditugu. Inoiz baino gehiago, eskerrik asko guztioi!









2021eko edizioan Euspoten parte hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 35 spot 18 urtetik beherakoek eginak.
Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Hondarribia, Donostia, Durango, Gasteiz, Urruña, Irun, Bergara, Dima, Bilbo, Eibar, Arrasate, Aramaio, Leitza, Mungia, Etxalar, Mendexa, Azkoitia, Aretxabaleta, Zarautz, Soraluze, Orereta, Doneztebe, Hernani, Idiazabal, Garai, Legazpi, Oñati, Errezil, Sodupe, Barakaldo, Zarautz, Asteasu, Mendaro, Ataun, Etxebarria, Irura, Bermeo, Etxaguen, Leintz Gatzaga, Eskoriatza… Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!
Maiatzaren 27an, osteguna, egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean eta orduan jakingo ditugu irabazlen izen abizenak.
Hemen dituzue 2021eko spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-87-spotak-ikusgai/