Lege-oharra eta erabilera baldintzak

 

Gune honetan ERABILTZAILEAK erabiltzaileen eta webguneko arduradunaren arteko erlazioaren gaineko termino eta baldintzen informazioa aurkituko du. Erabiltzailearentzat garrantzitsua da nabigazioarekin jarraitu aurretik termino hauek ezagutzea. Webgune honen arduradunak, Arteman Komunikazioa Koop.E., erabiltzaile eta bezeroen informazioa berme osoarekin prozesatzeko konpromisoa hartzen du eta erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera arautzen duten Nazioko eta Europako baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen du. Webgune honek, beraz, RPGD (datuak babesteko Europako 2016/679 araudia) eta komertzio elektronikoari buruzko uztailak 11ko LSSI-CE 34/2002 Legea modu zorrotzean betetzen ditu.

 

Erabilera baldintza orokorrak

Baldintza orokor hauek https://euspot.eus/ webgunea osatzen duten webguneko orrialdeen, edukien eta zerbitzuen erabilera arautzen dute (sarbide hutsa besterik bada ere). https://euspot.eus/ webgunera sartzen den pertsona orok (“Erabiltzailea”) momentu oro https://euspot.eus/ webgunean indarrean dauden Baldintza Orokorrak onartzen ditu.

 

Jasotzen ditugun datu pertsonalak eta hori nola egiten dugun

Irakurri Pribatutasun politika

Erabiltzaileen konpromiso eta betebeharrak

Erabiltzailea informatuta gelditzen da webgunera sartzeak ez duela suposatzen inondik inora https://euspot.eus/ erakundearekin erlazio komertzial bat duenik. Horrela, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea bera, bertako zerbitzuak eta bertako edukiak indarrean dagoen legearen arabera fede onez eta ordena publikoa errespetatuz erabiltzea. 

Webgunea helburu bidegabe edo kaltegarriekin erabiltzea edo edozein modutan webgunearen funtzionamendu arrunta kaltetuko duen erabilera izatea debekatuta daude. Webgunearen edukiari dagokionez, debekatuta daude: erreprodukzioa, banaketa, aldaketa totala edo partziala (jabeen baimena izan ezean), jabeen eskubideen urraketak eta helburu komertzial edo publizitarioak dituzten erabilerak. 

https://euspot.eus/ webgunearen erabileran Erabiltzailea https://euspot.eus/-en edo hirugarrenen irudi, interes edo eskubideak konprometitzen dituzten jarrerak ez izatera, ataria erabilezin bihurtzera edo gehiegi kargatzera (begiratu dominioa) eta/edo edozein modutan webgunearen funtzionamendu arrunta kaltetuko duen erabilera ez izatera konprometitzen da. Bestalde, Erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak eta, ondorioz, https://euspot.eus/ webguneak ezin duela bermatu birus edo aldaketak sor ditzaketen beste elementu batzuk egon ahal ez direnik (software eta hardware).

Segurtasun neurriak

Erabiltzaileak https://euspot.eus/-i emandako datu pertsonalak https://euspot.eus webgunearen titulartasuna duten automatizatutako edo automatizatu gabeko datu-baseetan gorde daitezke. Datu-base horiek datuen babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten teknika, antolaketa eta segurtasun arloko neurri guztiak izango dituzte.

Erabiltzailearen eta https://euspot.eus/-en arteko komunikazioetarako kanal seguruak erabiltzen dira eta partekatutako datuak https protokoloei esker zifratuta daude; beraz, webguneak segurtasun baldintza onenak bermatzen ditu erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermatuta egon dadin.

Erreklamazioak

https://euspot.eus plataformak erabiltzaile eta bezeroentzako erreklamazio orriak existitzen direla adierazten du. Erabiltzaileak erreklamazio bat egin dezake erreklamazio orria eskatuz edo euspotlehiaketa@arteman.org helbidera bere izen-abizenak, zerbitzua eta/edo produktua eta erreklamazioaren arrazoiak zehazten dituen mezu bat bidaliz.

Erabiltzaile/Erosleak erreklamazioa jakinarazi dezake posta elektronikoz: euspotlehiaketa@arteman.org, nahi izanez gero, ondorengo erreklamazio inprimakia atxikituz: 

  • Zerbitzu/Produktua: 
  • Erosketa/Kontratazio data: 
  • Erabiltzailearen izena: 
  • Erabiltzailearen helbidea: 
  • Erabiltzailearen sinadura (eskuz aurkezten bada): 
  • Data: 
  • Erreklamazio arrazoia: 

 

Gatazkak konpontzeko plataforma:

Erreklamazioak aurkezteko, Europar Batzordeak ematen duen eta esteka honetan eskuragarri dagoen auziak ebazteko plataforma ere erabili dezakezu: http://ec.europa.eu/consumers/odr/ 

 

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, webgune hau helburu komertzialekin edozein mediotan eta https://euspot.eus/-en baimenik gabe bere osotasunean zein zati batean erreproduzitzea, zabaltzea eta/edo komunikazio publikoa egitea debekatuta dago. Erabiltzailea https://euspot.eus/-en Jabetza Intelektual eta Industriala errespetatzera konprometitzen da. 

Erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen du webgunea bere osotasunean, bai testuak, software-a, edukiak (egitura, hautaketa, antolamendua, aurkezpena), podcast-ak, argazkiak, ikus-entzunezko materiala eta grafikoak markek, egile-eskubideek eta beste legezko eskubide batzuek babesten dituztela, nazioarteko hitzarmen eta beste jabetza-eskubide batzuen arabera.

Erabiltzaileak edo hirugarren batek webguneko edukiren batek beren jabetza intelektualaren eskubideak urratu dituela uste badu, https://euspot.eus/-i jakinarazi beharko dio ondorengoa esanez: 

Ustez urratutako eskubideen titularraren datu pertsonalak edo, erreklamazioa hirugarren batek aurkezten badu, noren izenean jokatzen duen. Jabetza intelektualak babestutako edukiak eta webgunean non kokatzen diren adierazi, adierazitako eskubideen jabetzaren akreditazioa eta jakinarazpenean emandako informazioaren egiazkotasunaz berau arduratuko denaren adierazpena. 

 

Kanpoko loturak

https://euspot.eus/ webguneak hirugarrenen jabetza duten webgune eta edukietarako loturak eskaini ditzake. Lotura horien helburu bakarra Erabiltzaileei horietan sartzeko aukera ematea da. https://euspot.eus ez da ondoren Erabiltzaileak lotura horietan izan ditzakeen ondorioez arduratuko. 

Hortaz gain, Erabiltzaileak beraien nabigazio ohituretara sarbidea duten hirugarrenen jabetzako orrialde, promozio eta afiliatuen programak ere aurkituko ditu. Informazio hori beti anonimoa da eta ez du Erabiltzailea identifikatzen. 

Babestutako tokietan edo afiliatuen loturetan emandako informazioa toki horietako pribatutasun politikei lotuta dago eta ez dago Euspot-eus-en pribatutasun politikari lotuta. Afiliatutako loturen pribatutasun politika sakon eta ondo errebisatzea gomendatzen diegu Erabiltzaileei. Bere webgunean https://euspot.eus orrialdera edozein lotura gailu tekniko jarri nahi dituen Erabiltzaileak https://euspot.eus-en baimen idatzia beharko du. Lotura horrek ez du inongo harremanen existentziarik baieztatuko tokiko jabearen eta https://euspot.eus-en artean, ezta ere azken honek jabearen edukiak onartzen dituenik ere. 

 

Bermearen eta erantzukizunaren bazterketa

http://euspot.eus-ek ez du, inola ere, ondorengo arrazoiengatik sortu daitezkeen kalte-galeren bermerik eskaintzen ezta ere ardurarik onartzen: 

Webguneko, bertako zerbitzuetako edo edukietako erabilgarritasun, mantenimendu edo funtzionamendu egokiaren falta. 

Edukietan egon daitezkeen birus, programa gaizto edo mingarrien existentzia. 

Legez kontrako erabilera, zabarkeria, iruzurra edo lege-ohar honen aurkakoa den edozein erabilera.

Hirugarrenek emandako eta gure webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuen zilegitasun, kalitate, fidagarritasun eta erabilgarritasun eza. 

Zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartuko, inola ere, webgune honen legez kanpoko edo bidegabeko erabilerak eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik.

 

Aplikatu beharreko legea eta eskumenak

Oro har, https://euspot.eus/ webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituzten harremanak Espainiako legediaren eta eskumenen, eta auzitegien mende daude.

Kontaktua

Edozein Erabiltzailek aipatutako Lege-baldintzen inguruan zalantzarik badu edo https://euspot.eus plataformaren inguruan edozein iradokizun badu, mesedez jarri kontaktuan euspotlehiaketa@arteman.org helbidera idatzita.

Arteman Komunikazioa Koop.E. osatzen dugunok asko eskertzen dizugu Lege-oharra irakurtzeari eskaini diozun denbora.