gaia web

OINARRIAK 2023

 

  1. Lehiaketaren helburuak: euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea.

  2. Sustatzaileak: Aretxabaletako Udala da lehiaketaren sustatzaile nagusia. Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienarekin batera.

  3. Babeslea: Eusko Jaurlaritza.

  4. Laguntzaileak: Bai Euskarari Elkartea eta Audionetwork.

  5. Gaia: ZIENTZIALARI ETA IKERTZAILE IZAN NAHI DUT!

  6. Lanaren ezaugarriak: spota edozein formatutan grabatu ahal izango da: horizontalean ala bertikalean. Edizioa eta post-produkzioa ere nahi diren programekin egin ahal izango dira. Betiere, hobetsi egingo dira HD formatuan, progresiboan grabatutako eta muntatutako lanak.

  7. Lanen iraupena: 30 segundo gehienez.

  8. Hizkuntza: lanek euskarazko lokuzioa izan beharko dute.

  9. Lanen aurkezpena: bi eginkizun bete beharko ditu parte-hartzaileak:
    1. euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete.
    2. Lanak Wetransfer Interneteko bidalketa tresna bitartez helarazi beharko dira hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus. Mezuan zehaztu beharko dira lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono bat. Artxiboek 2GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute eta Mp4 formatua (H.264 kodekean).

  10. Eskubideak:
    1. Lanak aurkeztu beharko dira Creative Commons lizentziapean.
    2. Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www. audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.
    3. Spotean adin txikikoak agertzen badira, nagusien sarien kasuan, egileak bermatu beharko du baimen sinatuz adin txikikoen guraso edo tutoreen baimena dutela.

  11. Hedapena: antolakuntzaren esku gelditzen dira lehiaketara aurkeztutako lanen erabilera eskubideak. Betiere, lan horien hedapena egingo da lehiaketaren asmoa beteko duten ekimen eta eginkizunetan.

  12. Spotak entregatzeko epea: 2023ko maiatzaren 29an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira spotak.

  13. Publikoaren botoa: publikoak bozkatu ahal izango du 2023ko ekainaren 2tik (eguerdiko 12:00etatik) 5era arte (eguerdiko 12:00ak).

  14. Sari banaketa: 2023ko ekainaren 15ean egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.

  15. Epai-mahaia: Antolakuntza batzordeko ordezkariek osatuko dute. Epai-mahaiak horrela erabakiz gero, sariak hutsik geratuko dira.

  16. Sari nagusiak:
    • Spotik onena (1.000 euro).
    • Publikoaren saria (500 euro).
    • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
    • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
    Sari gehigarriak:
    • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
    • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
    *Sariek dagokien zerga atxikipena izango dute.

  17. Parte-hartzaileak: norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke.

  18. Oinarrien onarpena: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Play Video