Baditugu jada 2025eko spot finalistak!

Ekainaren 12an izango da sari banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean

Nahia Sillero aktoreak aurkeztuko du sari banaketa. Sarrera irekia izango da, eta ekitaldi ostean luntxa egingo da.

Sei sari banatuko dira guztira:

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).