700 boto jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren Sarirako 700 boto jaso ditugu bost egunetako epean. Ekainaren 12an, 19:00etan, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da sari banaketa ekitaldia, eta bertan jakinaraziko dugu Publikoaren Sariaren lan irabazlea gainerakoekin batera.

2025ko edizioa arrakastatsua izan da oso, guztira 115 spot baino gehiago aurkeztu direlako, horietatik 23, 18 urtetik gorakoenak eta 95, adin txikikoenak.

Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotan landu dituzte spotak: Zarautz, Orio, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Eibar, Iruñea, Bermeo, Sopela, Amorebieta-Etxano, Oiartzun, Aretxabaleta, Bergara, Azkoitia, Orereta, Zumarraga, Arrasate, Lekaroz, Ituren, Eskoriatza, Oñati, Elorrio…

Hemen dituzue 2025ko spot guztiak ikusgai: https://www.youtube.com/playlist?list=PLYA44xO9a-tWeNjGjstxYB_fwy8OTZjHB