EUSPOT VI. Edizioa martxan!

Euspot, Euskarazko spot lehiaketako seigarren edizioa badator! 2017 urtearen hasierarekin batera ematen diogu edizio berriari hasiera; spot ugari, ezberdin eta originalak jasotzeko asmoz.

Gure helburua sortzaile euskaldunak ikus-entzunezko eta publizitateko mundura hurbiltzea da, proiektu interesgarri eta dibertigarri baten bitartez. Inguruko lankideekin, lagunekin, familiartekoekin ala bakar-bakarrik momentu ahaztezinak igarota, sormena eta ikus-entzunezko teknika lantzeko aukera paregabea da Euspot!

Aurtengo gaia aniztasuna da. Gai ireki, mamitsu eta hausnarketarako bidea ematen duena. 20-30 segundo bitarteko spot baten bidez horren inguruko zure iritzia ematea nahi dugu ideia original, deigarri, erakargarri batekin, teknika landuarekin eta euskararen erabilera zuzenarekin, noski! Izan sortzaile eta egin spot erakargarria.

Ikus-entzunezko eta publizitateko mundua gustuko dituen sortzailea zara? Ideia originalik baduzu? 2.250 euro ditugu saritan banatzeko! Gogoratu lanak aurkezteko epea apirilaren 26an amaitzen dela. Anima zaitez!

euspot-2017-berriak