VI. Edizioko gaia GAIA: Aniztasunak aberastu egiten gaitu

Aniztasunean oinarritutako elkarbizitza gure gizarteak duen balio garrantzitsua da edo izan beharko luke. Aniztasunean sinisteak gizarte hobea irudika dezake, gizarte aberatsagoak.

Pluralak gara jatorriari, etniari, kulturari, hizkuntzari, erlijio eta sinesmenei, generoari, sexu-orientazioari, gaitasunei… dagokienez. Guztiok ezberdinak.

Hala ere, jaiotzen garen momentutik, pertsona garen heinean, eskubideak ditugu, giza eskubide berdinak. 1948an nazioartean onartutako “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean” dagoeneko jaso zen “Gizaki orori dagozkio aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarte jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”.

Baina nahiz eta munduan berdintasuna arautzen eta sustatzen duten hamaika lege egon, pertsona guztiek ez dituzte gizartean aske izateko eta herritar giza parte hartzeko aukera guztiak bermatuta.

Gaur egun, diskriminazioa eta berdintasun eza pairatzen duten milaka eta milaka pertsona daude; kanpotarra izateagatik, sexu orientazioagatik, generoagatik, sinesmenagatik, gaitasunagatik…

Horregatik, gure helburua aberats egiten gaituen aniztasunetik berdintasunera iristea da. Gizartea askotariko pertsonek osatzen dutela frogatzea. Berdintasuna eta aniztasuna eskutik doazela erakustea. Nola erakutsi 20-30 segundoko spot batean aniztasunaren balioa? Horra aurtengo erronka!