Spotak egiteko musika, nondik lortu?

Gaur egungo legeek eraginda, ikus-entzunezko proiektu bat egin behar duten gehienek Creative Commons lizentziapean dauden abestietara jotzen dute musika bila. Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak dituelarik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena […]