“Pil Pilean dagoen gai bati eutsio dio aurten Euspotek” Arantzazu Lagunilla / Arteman Komunikazioko zuzendaria

Aurkeztu da Euspoten edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Hauek parte hartu dute: Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Alex Zenarruzabeitia, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria.

Aurtengo gaia: “TELEFONO MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK”

12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?

30 segundoko iragarki bat sortu beharko da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzeko. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak…

Helburua da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?”  gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen ari gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak. Gizarte orokorrari, baina bereziki adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako iragarkia izan behar da.