Hauek dira spot finalistak!

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 15ean Aretxabaletan

Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da sari banaketa ekitaldia. TOR magoak aurkeztuko du sari banaketa eta bere magia ikuskizunak girotuko du saioa. Sarrera irekia izango da eta ekitaldi ostean luntxa egingo da.

3.000 euro baino gehiago saritan. Sei sari banatuko dira.

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Parte-hartze historikoa: Euskal Herri osotik jasotako 149 spot

Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 700 spot inguru jaso dira. 2023ko edizioan Euspoten parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Spot guztiak ikusgai:  https://euspot.eus/hemen-dituzue-149-spotak-ikusgai/

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Ataun, Ordizia, Beasain, Alegria-Dulantzi, Gasteiz, Legazpi, Arrasate, Donostia, Bilbo, Iruña, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Lazkao, Legutio, Bergara, Orio, Zarautz, Elorrio, Oiartzun, Berriz, Idiazabal, Bermeo, Sopela, Ajangiz, Eskoriatza, Aretxabaleta, Ondarru, Zamudio, Berriatua, Derio…  Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!

 

Publikoaren sarirako 1.700 boto baino gehiago

Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu. 4 egunetako epean 1.700 boto baino gehiago jaso dira guztira aurten.

 

Aurtengo gaia: “ZIENTZIALARI ETA IKERTZAILE IZAN NAHI DUT!”

30 segundoko iragarki bat sortu behar izan da bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gaiak gazteengana hurbildu eta balioetsi nahi izan dira, eta STEAM eduki eta lanbideen interes eta ezagutza maila handitu, haien garapen profesionala eta etorkizuneko gizartearen eraikuntzan duten parte-hartzea errazteko. Sormena eta ikasteko grina bultzatu nahi izan dira, pentsamendu zientifikoa sustatuz.