Spoten inguruko formazio saioa jaso nahi?
Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko ordu beteko formazioak eskainiko ditu Euskal herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea.
- Iraupena: Ordu bat
- Doanekoa
- Gutxieneko ikasle taldea: 20
- Ze adinetarako dago pentsatuta formazioa? 12 urtetik gorakoak
- Hizkuntza: euskara
- Formazioak jasotzeko epea: otsailaren 10etik maiatzaren 9ra
Interesa baduzue, jarri gurekin harremanetan.
Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, horregatik formakuntzak eskaintzen ditugu interesatuta egon daitezkeen erakundeentzat. Azken urteetan 5.000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.
Oso aukera interesgarria da, gainera, lehiaketak jartzen duen “gaia” gazteen artean hausnartzeko. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta horregatik solasaldi honetan lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azalduko ditugu. Hau da formazioa saioan landuko dena:
- Euspoteko gaia eta oinarriak
- Nola parte hartu
- Azken edizioetako irabazleak
- Publizitatearen gakoak
- Sormena nola landu
- Ideia batzuk aurkeztu
Honako baliabide teknikoak beharko ditugu formazioa eskaintzeko:
- Proiektore edo telebista bat soinu ekipoarekin
- HDMI bidezko sarrera
Formazio saioak martxan
Hurrengo egun eta asteetarako hainbat saio prest ditugu eta berriak lotzen ari gara:
- Otsailak 24: Armentia Ikastola (Gasteiz) — Hiru talde
- Martxoak 6: Berrobiko Eskola HLHI (Berrobi)
- Martxoak 10: Olabide Ikastola (Gasteiz)
- Martxoak 12: Arizmendi Ikastola (Arrasate)
- Martxoak 17: Arizmendi Ikastola (Arrasate)
- Martxoak 19: Olabide Ikastola (Gasteiz)
- Martxoak 21: Mendizabala Institutua (Gasteiz) — Bi talde
- Martxoak 21: Arizmendi Ikastola (Arrasate)
- Martxoak 28: Zurriola Ikastetxea (Donostia)
- Martxoak 28: Deutsche Schule Donostia | Ikastetxe Alemana (Donostia)
- Martxoak 31: Lekaroz BHI (Lekaroz) — Hiru talde
- Apirilak 9: Olabide Ikastola (Gasteiz) — Bi talde
- Apirilak 11: Arizmendi Ikastola (Arrasate)
- Apirilak 28: Arizmendi Ikastola (Arrasate)
- Apirilak 30: Andramari (Zornotza)
- Maiatzak 5: Orereta Ikastola (Errenteria)