Idurre Albizu publizitateaz: “Aktoresa bat banintz, Coca Colako iragarki batean azaltzea gustatuko litzaidake”

galdetegiak_idurre_albizu

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu?
Bai, publizitate iragarkiak kontsumitzen ditudala esango nuke.
Zerk erakartzen dizu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik?
Iragarkietan istorioa garrantzitsua dela uste dut, indartsuena. Horrekin batera, doinuak ere asko erakartzen nau.
Zein da azken aldi honetan gustuko izan duzun iragarkia?
Azken aldi honetako iragarkiak aipatu behar baditut, gehien gustatu zaizkidanak Gabonetako loteria eta Kaiku Sin Lactosaren iragarkiak izan dira. Biak gustatu zaizkit, lan txukunak dira.
Iragarki bat bazina zer iragarriko zenuke?
Iragarki bat banintz eta zerbait iragarri beharko banuke, nik uste maitasuna iragarriko nuela.
Aktore/sa bat bazina zein iragarkitan agertzea gustatuko litzaizuke?
Aktoresa bat banintz, Coca Colako iragarki batean azaltzea gustatuko litzaidake. Baita Euskadiko Turismoa iragartzen duen iragarki batean ere.