Gaur aurkeztu da Euspot 2014

euspot2014-aurkezpena

Gaur aurkeztu da Euspot 2014ko edizioa. Aurkezpenean izan dira Iñigo Louvelli (Aretxabaletako Udaleko euskara zinegotzia), Arantzazu Lagunilla (Arteman Komunikazioko ordezkaria) eta Goio Arana (HUHEZIko (MU) Komunikazio Departamentuko ordezkaria).

Aretxabaletako Udalak EUSPOTen aldeko apustua egin nahi du aurten ere, euskara bizitzako alor guztietara hedatzeko eta arlo horretan egiten ari diren lana goraipatu nahi du. Gainera, antolatzaile batzordetik nabarmendu nahi da aurten ere gazteenek aukera izango dutela lehiaketan parte-hartzeko, eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin.

Aurtengo berrikuntzak

Maiatzaren 15ean egingo den sari banaketa ekitaldia zuzenean grabatuko da eta GOIENAk, Hamaikak eta Tokikok eskaini ahal izango dute Euskal Herriko toki telebisten sarearen bitartez.

Oinarri sendoekin izaera irekia

MUk, Artemanek eta Aretxabaletako Udalak antolatutako spoten lehiaketak izaera irekia du eta Euskal Herrian parte-hartzea sustatu gura du. Beti ere, Debagoienean oinarri sendoak jarrita. Horretarako, Mondragon Unibertsitateak bere ikasketa kurrikulumean sartu du spoten gaineko ikasgaia eta Arizmendi ikastolako zein Kurtzebarri eskolako DBHko ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Unibertsitatearentzat lehiaketa bera eta ikasleen parte-hartzea epe luzerako inbertsioa da. Inbertsio baita ere hizkuntzaren erabilerari dagokionez.