Batxilergoko ikasleak ere Euspoterako lanean
Lehiaketaren harira, spota grabatzeko asmotan dauden batxilergoko bi ikasle gerturatu dira Artemanera. Lehiaketaren berri izan, eta berehala kontaktuan jarri ziren Artemaneko baliabideak erabiltzeko eskaerarekin. Spota egunotan grabatzeko beharrezkoak dituzten tresnak utzi dizkiete. Dagoeneko hilabete falta da aurtengo Euspot lehiaketarako, maiatzaren 9an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Ikasle hauen eredua jarraitzeko deialdia luzatzen diogu lehiaketan parte hartu nahi duen edonori. Publizitatean euskara bultzatzeko, bakoitzak barruan duen artista ateratzeko eta batez ere ondo pasatzeko aukera paregabea da. Beraz, animatu, parte hartu eta laguntza nahi izanez gero gurekin kontaktuan jarri.