Euspot 2016ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean egin zen Euspoten bosgarren edizioko sari banaketa, Angel Alkainek girotu zuen ekitaldia eta une oso gogoangarriak izan ziren, umorea eta jaia uztartuz. Gainera, lehiaketan aurkeztutako 34 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren bertan.

Euspot lehiaketa erronka da guztiontzat: gaia irudikatzea, gidoia idaztea, talde lana, grabazioari ekitea, montajea… Eta gero epaimahaiaren esana jakin artean urduritasuna. Lehiaketa baten ezaugarri guztiak ditu Euspotek. Horren ostean ekitaldia, beti sorpresaz eta une atseginez osatuta egoten dena. Aurten ere hala izan da: eta han bizi izandakoa iruditara ekarri dugu, bertako une gogoangarrienekin eta protagonista batzuen iritziak jasota.

(Visited 13 times, 1 visits today)

About The Author

Zure interesekoak izan daitezke