Euspot 2016 ikasgelan sartu da

Euspot 2016 Gazteluondo-1

Arizmendi Ikastolaren Gaztelupe gunean aurkeztu dugu gaur Euspot 2016, Arrasaten. 16 eta 17 urte bitarteko gazteei Euspot lehiaketan parte-hartzeko gonbidapena egin diegu. Gaurko formazio saiotxoan publizitatea, briefinga, autore eskubideak eta slogan aukeraketa moduko gaiak jorratu ditugu eta ikasleek euren zalantzak partekatu dituzte. Gaztelupeko gazteek aurten Euspoten parte-hartzeko asmoa agertu dute. Ostegunean, goizeko 9etatik aurrera Almen gunean izango gara, bigarren saiotxoa eskaintzen.