Euspot lehiaketa parte-hartzailearen berri eman dugu Arizmendiko Almen gunean

Debagoieneko gazteak gero eta interes handiagoa jartzen ari dira spotak bere kabuz sortu eta Euspoten aurtengo edizioan parte hartzeko. Spotei buruzko oinarrizko formazioa emateko eta lehiaketaren nondik-norakoak azaltzeko bigarren ikastetxe bat bisitatu dugu astean: Arizmendi Ikastolako Almen gunea. Formazio saio honetan publizitatea, briefinga, autore eskubideak eta slogan aukeraketa moduko gaiak jorratu ditugu. Batek baino gehiagok Euspoten parte hartzeko interesa agertu du.

Euspot 2016 Almen-1

Euspot 2016 Almen-2

Euspot 2016 Almen-3