Spoten inguruko saio informatiboa jaso nahi duzue?

2019an Euskarazko Spot Lehiaketaren zortzigarren edizioa ospatuko da. Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, horregatik ordubeteko saio informatiboak eskaintzen ditugu interesatuta egon daitezkeen erakundeentzat.

Doan eskaintzen ditugu formazio-saio hauek hezkuntza zentro ezberdinetan eta helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzera. Oso aukera interesgarria da, gainera, lehiaketak jartzen duen “gaia” gazteen artean hausnartzeko.

Parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta horregatik solasaldi honetan lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azalduko ditugu. Hau guztia aurtengo gaiaren inguruko ideiak garatzen laguntzeko balio izango du.

Interesik izanez gero, jarri kontaktuan webgunearen bitartez. https://euspot.eus/harremanetarako/

 

(Visited 69 times, 1 visits today)

About The Author

Zure interesekoak izan daitezke

LEAVE YOUR COMMENT

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude