
Spoten inguruko formazio saioa jaso nahi duzue?
2020an Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren edizioa ospatuko da. Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, horregatik online formakuntzak eskaintzen ditugu interesatuta egon daitezkeen erakundeentzat. Iaz 500 ikasle baino gehiagok jaso zituzten Euspoteko formazio saioak, guztira 11 formazio saio eman genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Aurten, egoera berrira egokituta, online formakuntza izango da. Azken edizoetan eskaini ditugu formazio-saio hauek hezkuntza zentro ezberdinetan eta helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Oso aukera interesgarria da, gainera, lehiaketak jartzen duen “gaia” gazteen artean hausnartzeko.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta horregatik solasaldi honetan lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azalduko ditugu. Hau guztia aurtengo gaiaren inguruko ideiak garatzen laguntzeko balio izango du.