Spoten inguruko formazio saioa jaso nahi?

Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko ordu beteko formazioak eskainiko ditu Euskal herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea.

  • Ze adinetarako dago pentsatuta formazioa? 14 urtetik gorakoak (DBH3tik aurrera)
  • Iraupena: Ordu bat
  • Doanekoa
  • Gutxieneko ikasle taldea: 25
  • Hizkuntza: euskara
  • Formazioak jasotzeko epea: otsailaren 20tik maiatzaren 5era

Interesa baduzue, jarri gurekin harremanetan.

Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, horregatik formakuntzak eskaintzen ditugu interesatuta egon daitezkeen erakundeentzat. Azken urteetan 4.000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.

Oso aukera interesgarria da, gainera, lehiaketak jartzen duen “gaia” gazteen artean hausnartzeko. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu eta horregatik solasaldi honetan lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azalduko ditugu. Hau da formazioa saioan landuko dena:

  • Euspoteko gaia eta oinarriak
  • Nola parte hartu
  • Azken edizioetako irabazleak
  • Publizitatearen gakoak
  • Sormena nola landu
  • Ideia batzuk aurkeztu

Honako baliabide teknikoak beharko ditugu formazioa eskaintzeko:

  • Proiektore edo telebista bat soinu ekipoarekin
  • HDMI bidezko sarrera

Formazio saioak martxan

Hurrengo egun eta asteetarako hainbat saio prest ditugu eta berriak lotzen ari gara:

  • Martxoak 28: Zurriola ikastola (Gipuzkoa)
  • Martxoak 31: Barrutialde BHI (Bizkaia)
  • Apirilak 17: Arizmendi Ikastola (Gipuzkoa)
  • Apirilak 18: Arizmendi Ikastola (Gipuzkoa)
  • Apirilak 20: Arizmendi Ikastola (Gipuzkoa)
  • Apirilak 21: Seber Altube Ikastola (Bizkaia)
  • Apirilak 24: Jose Miguel Barandiaran (Bizkaia)
  • Apirilak 25: Urola Ikastola (Gipuzkoa)
  • Apirilak 26: IES Ondarroa BHI (Bizkaia)
  • Apirilak 27: Arizmendi Ikastola (Gipuzkoa)
  • Apirilak 28: Lauaxeta Ikastola (Bizkaia)
  • Maiatzak 4: Arizmendi Ikastola (Gipuzkoa)
  • Maiatzak 5: Egibide Jesus Obrero (Araba)