Spotak jasotzeko epea ireki da Euspot 2014rako

Euspot lehiaketak hirugarren edizioa abian jarri du eta gaurtik, 2014ko maiatza bitartean egingo da. Edizio honetan pintxo-potea eta euskara izango da gaia, eta 20-30 segundu bitarteko spotak aurkeztu ahal izango dira. Urtero bezala, lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, edo behintzat mezu nagusiak euskaraz izan beharko du.

Lanak maiatzaren 9ko goizeko 10:00ak baino lehen jasoko dira, ordu horretatik aurrera ez dira spotak onartuko. Ondoren, egun bereko 20:00etan irekiko da publikoak botoa emateko aukera eta maiatzaren 12ko  20:00ak arte bozkatu ahal izango da. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 15ean egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean 19:00etan.

Lau sari banatuko dira: Spotik onenak (1.000 euro), MUko ikasleen spotik onena (500 euro), publikoaren saria (500 euro) eta Gazteen saria (18 urte beherakoak) (250 euro).

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak hemen aurki ditzakezu.