Sari banaketako bideo laburpena ikusi nahi?

2018ko edizioan izugarrizko igoera izan da parte hartzaile kopuruan eta kalitatean, guztira 73 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 22 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera.

73 spot, parte hartze historikoa 

2018ko lehiaketa orain arteko arrakastatsuena izan da. Guztira 73 lan aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 47 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 26 lan. Parte hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da aurten, iaz baino 22 spot gehiago jaso bait dira, igoera horren arrazoia da hainbat ikastetxeetan, propio lehiaketarako, egindako lanketa berezia. Aipatzekoa da batez ere 18 urtetik beherakoen arteko lanek kalitatean izan duten igoera nabarmena. Gazteek Euspotekiko duten atxikimenduaren isla da, adibidez, 2018ko edizioan sei eguneko epean 2.000 bototik gora eman direla sarean lan gustukoenak aukeratzeko.

Spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/publikoaren-sarirako-2-000-bototik-gora-jaso-ditugu/

Sari banaketa ekitaldia

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ekitaldi irekia izango da eta telebistako bi pertsona ezagunek aurkeztuko dute; Iban Garcia Youtuberrak eta Ana Goitia Instagramer ezagunak. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 73 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 14 finalistak ikusi ahal izan dira bertan. Ekitaldi ostean mokadu batez gozatu ahal izan dute parte-hartzaileek zein hurreratu diren guztiek.

Ekitaldiko argazki galeria ikusgai: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157696949481345