Music Library eta Audio Network plataformek soinu banda jarriko diote zure lanari

Music Library

Lehiaketaren parte hartzaileei Music Library plataformak 3 kanturen doaneko deskarga eskainiko dizkie, betiere Audio Network eta AltMusic katologo musikaletan aurkitzen diren kantuak badira.

Katalogoetan sartu ahal izateko, music@musiclibrary.es helbidera idatzi beharko du parte hartzaileak eta honako informazioa azaldu beharko da:

Mezuaren gaia: V EUSPOT – solicitud usuario.

Mezuaren edukia: izen-abizenak, posta kodea eta kontakturako telefono zenbakia.

Modu honetan, Music Library-k eskaria egin duen parte hartzaileari erabiltzaile eta pasahitza emango dizkio, http://es.audionetwork.com edo www.musiclibrary.es webguneetan erabiltzeko. Honekin bat, informazio gehigarria eta erabiltzaile lizentziari dagokion txantiloia ere iritsiko zaio parte hartzaileari.

Deskargatutako musika esklusiboki lehiaketa honetan erabiltzeko da, eta hemendik aurrera egingo diren edizioetan erabiltzeko, betiere kontratua indarrean dagoen bitartean. Debekatuta dago deskargak aipatu ez diren helburuetarako erabiltzea.

Musika deskargatuta/sinkronizatuta dagoenean, erabiltzaile lizentziari dagokion txantiloia behar bezala bete eta bidali beharko da music@musiclibrary.es helbidera, produktua erregistratuta gelditu dadin eta eskubiderik urratu ez daitezen.

Lehiaketarekin loturarik ez duen bestelako ikus-entzunezko produktu bat egitekotan (spot-ak ez direnak) Audio Network-eko musika katalogoaren erabileragatik ordaindu beharko da, ezarritako pauso eta tarifak jarraiturik.

http://musiclibrary.es/es/

Icono_pdf  Deskargatu kontratuaren informazioa gazteleraz