Mikel Irizar eta Arantzazu Lagunillarekin euskara eta aniztasunari buruz
Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren seigarren edizioa martxan da. “Aniztasunak aberastu egiten gaitu” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa eta aurkezpen ekitaldian izan dira ekimenaren sustatzaileak eta antolakuntza taldeko ordezkariak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, Mondragon Unibertsitateko ordezkari Goio Arana, Arizmendi Ikastolako komunikazio arduraduna Edurne Balzategi eta Artemaneko zuzendari Arantzazu Lagunilla.
‘Aniztasunak aberastu egiten gaitu’ lelopean, parte-hartzaileek apirilaren 26ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, iazko bidetik jarraituz, Euspotek 2.250 euro banatuko ditu saritan, lau kategoria ezberdinetan. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 11n egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.
Mikel Irizar eta Arantzazu Lagunillarekin egon gara beraien iritzia jasotzen, elkartasun linguistikoa eta aukera berdintasunaren inguruan: