Maiatzaren 12an gonbidatuta zaudete guztiok!

kartela A3

Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 12an ospatuko da.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan. Angel Alkainek girotuko du ekitaldia eta sorpresarik ez da faltako.

Saria jasotzeko ezinbestekoa da ekitaldian bertan izatea.

Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa egongo da. Sari-banaketara edozein etorri ahal izango da. Gonbidatuta zaudete guztiok!