Formazio saioak eman ditugu Andoaineko ESCIVI Zine eta bideo eskolan eta Aretxabaletako KURTZEBARRI eskolan

Andoaineko ESCIVI Zine eta bideo eskolan eta Aretxabaletako KURTZEBARRI eskolan eman ditugu formazio saioak.

ESCIVIn goi mailako graduko ikasleak izan dira entzule eta interes haundiz jarraitu dute saioa. Azken hilabeteetako publizitate kanpainak ikusi eta eztabaidatu ditugu.

KURTZEBARRI eskolan 4. mailako 3 talde izan dira saio informatiboak jaso dituztenak. 3 saio ezberdin eman ditugu eta guztira 60 ikasle baino gehiago bildu dira. Ikasle gazteei ikus-entzun arloko baliabideak eta gomendioak eman dizkiegu.

Hurrengo asteetan Gasteiz,  Bilbo eta Donostian ere hitzordu berriak ditugu formazio saioak emateko:

  • Otsailak 13: Bilbo (IMVAL)
  • Otsailak 15: Gasteiz (MENDIZABALA)
  • Otsailak 21: Donostia (CENTA)
  • Otsailak 22: Debagoiena (ARIZMENDI)
  • Martxoak 6: Donostia (DEUTSCHE SCHULE)
  • Martxoak 7: Arrasate (INSTITUTUA)

Han ikusiko dugu elkar!

 

 

(Visited 12 times, 1 visits today)

About The Author

Zure interesekoak izan daitezke

LEAVE YOUR COMMENT

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude