EUSPOT lehiaketak bi aurkezpen egin ditu Euskal Herriko Ikus-entzunezko Teknologia Berrien Zentroan

Edizio eta post-produkzioko masterra eta animaziozko masterra egiten ari diren ikasleen aurrean aurkeztu zen atzo 2016. urteko EUSPOT, euskarazko spot lehiaketa. Arteman Komunikazioko Gorka Etxabe 30 ikasleren aurrean euskarazko sorkuntzaz aritu zen eta hitzaldira gerturatutakoei EUSPOTen parte-hartzeko gonbita luzatu zien.

Euspot 2016 Centa aurkezpena-1 Euspot 2016 Centa aurkezpena-2 Euspot 2016 Centa aurkezpena-3