Euspot 2017ko aurkezpen ekitaldiko laburpen bideoa ikusgai


Hemen duzue aurkezpen ekitaldiko laburpen bideoa!
Aurten, Euspot lehiaketak aniztasunaren gaineko lanak jaso nahi ditu. Iragarkiak balioko du aniztasunaren alde edo edozein motatako diskriminazioaren aurka hausnartzeko eta sakontzeko. Betiere norbera errepikaezina eta desberdina izatea aniztasunarentzat aberasgarria dela ulertuz. Besteak beste; AFAGI, Banaiz Bagara, EHGAM, Jatorkin, EMAUS, eta Chrysallis-eko -Asociación Familias de menores transexuales- eta Gureak taldeko ordezkariak batu dira.

 

Aurtengo berrikuntzak

Aurtengo edizioa berrikuntza ugarirekin etorri da. Batetik, Euspotek webgune berria estreinatu du: http://www.euspot.eus/. Bestetik, gazteen saria BHklip saria izatera pasa da. Hain justu ere, Debagoieneko Arizmendi Ikastolak, orain arte BHklip lehiaketaren antolatzaile nagusiak bat egin baitu lehiaketarekin.

 

Lanak aurkezteko epea

‘Aniztasunak aberastu egiten gaitu’ lelopean, parte-hartzaileek apirilaren 26ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Guztira, iazko bidetik jarraituz, Euspotek 2.250 euro banatuko ditu saritan, lau kategoria ezberdinetan. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 11n egingo da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

 

Lau sari banatuko dira:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Parte-hartu nahi dutenek, lehiaketako briefa eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai. www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko  dute lana aurkezterakoan. Informazio gehiago www.euspot.eus atarian lor daiteke. Imajinazioa martxan jarri eta ikus-entzunezko teknikak hobetzeko aukera paregabea da Euspot; aurten gainera, aniztasunaren gaiari hedapen handiagoa emateko balio izango du spot lehiaketak.