Bukatu da spotak entregatzeko epea!

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Legazpi, Lazkao, Gasteiz, Arrasate, Asteasu,  Zestoa, Tolosa, Aramaio…

34 lan jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi!

Bihar jarriko ditugu guztiak ikusgai eta publikoak gustukoena bozkatzeko aukera izango du. Bihar, apirilak 29 (arratsaldeko 14:00etan) irekiko da Interneten publikoaren botoa jasotzeko epea eta maiatzaren 3an, asteartea (eguerdiko 12:00etan) amaituko da. Eman zure botoa!