1.800 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!
Publikoaren sarirako 1.800 bototik gora jaso ditugu 4 egunetako epean. Ekainaren 10ean jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak.
2026ko edizioan ere Euspoten parte hartzea oso handia izan da: guztira 95 lan aurkeztu dira. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 81 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 14 lan.
Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Elizondo, Iruña, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Aretxabaleta, Zarautz, Santurtzi, Ondarroa, Bergara, Arrasate, Azkoitia, Oñati, Anztuola, Villabona, Legazpi, Oiartzun, Eskoriatza...
Ekainaren 10ean, asteazkena, egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean eta orduan jakingo ditugu irabazlen izen abizenak.
Hemen dituzue 2026ko spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-95-spotak-ikusgai-2/