500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak

Edizio honetan esfortzu berezia egin da formazioan eta sustapenean, guztira 11 formazio saio eman ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Hauek dira saio informatiboak jaso dituzten hezkuntza zentroak:

  • Kurtzebarri eskola (Aretxabaleta)
  • Mendiazabala institutua (Gasteiz)
  • Escivi zine eta bideo eskola ( Andoain)
  • Imval Estudios Audiovisuales (Bilbo)
  • Centa  ikus-entzunezko eskola (Donostia)
  • Arizmendi ikastola (Debagoiena)
  • San Alberto Magno Deutsche Schule (Donostia)
  • Arrasateko Institutua (Arrasate)
  • Aita Larramendi ikastola (Andoian)

Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea.