35 LAN LEHIATUKO DIRA EUSKARAZKO IRAGARKI ONENAREN SARIA ESKURATZEKO

kartelaA3_saribanaketa2015

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea apirilaren 24an amaitu zen. Guztira, lehiaketaren laugarren edizioan 35 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak guztiak ere.

Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, partaide kopurua handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin, eta erantzuna oso positiboa izan da.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an, osteguna, 19:00etan izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.

Guztira, sekulako sariak banatuko ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Gazteen saria (18 urte beherakoak) / 250 euro

Gonbidatuta zaudete guztiok!