2.600 bototik gora jaso ditugu. Inoiz baino gehiago, eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako inoiz baino boto gehiago jaso ditugu, 2.600 bototik gora.  Maiatzaren 28an jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak.

2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamentuak eta alarma egoerak pare parean hartu gaitu eta izugarria izan da egoera honetan ere jaso dugun lan kopuru handia . Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio…. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Maiatzaren 28an, osteguna, egingo da sari banaketa ekitaldia eta orduan jakingo ditugu irabazlen izen abizenak.

Hemen dituzue 2020ko spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-51-spotak-ikusgai-eman-zure-botoa/

[elfsight_youtube_gallery id=”1″]