1.700 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!
2023ko edizioan Euspoten parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.
Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Ataun, Ordizia, Beasain, Alegria-Dulantzi, Gasteiz, Legazpi, Arrasate, Donostia, Bilbo, Iruña, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Lazkao, Legutio, Bergara, Orio, Zarautz, Elorrio, Oiartzun, Berriz, Idiazabal, Bermeo, Sopela, Ajangiz, Eskoriatza, Aretxabaleta, Ondarru, Zamudio, Berriatua, Derio… Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!
Ekainaren 15ean, osteguna, egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean eta orduan jakingo ditugu irabazlen izen abizenak.
Hemen dituzue 2023ko spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-149-spotak-ikusgai/