GAIA 2019

2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak  eta Arteman Komunikazioak Euspot euskarazko spot lehiaketa.

Lehiaketaren helburua dira euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea.

 

2019KO BRIEF-A

Gaia: Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!

Helburu nagusia: Spotak nabarmendu beharko ditu jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Jarduera fisikoa esaten diogu energia kontsumitzen duen gorputzeko borondatezko mugimendu orori. Izan daiteke ariketa fisiko programatua (kirola esaten diogun hori: futbola, saskibaloia, tenisa…) edo gorputza mugiarazten duten jarduerak (jolasten garenean, garraio-modu aktiboetan, aisialdiko jardueretan…).  Gainera jarduera fisikoak arrisku handiko gaixotasunak hartzea sahiesten du, hala nola obesitatea, hipertentsioa eta diabetesa.

Zeharkako helburua: Gizarte aktiboago bat sustatzea da helburua. Ez da ezinbestekoa gimnasio batera joatea edo lehia-kirola egitea aktibo izateko. Egunean zehar egiten ditugun jarduera fisikoekin onura berberak lor genitzake.

Targeta: Biztanleria osoari zuzendutako iragarkia izan behar da.

Fokoa: Egunerokotasunean aktibo izateak osasun hobea izaten eta hobeto sentitzen laguntzen digu. Jarduera fisikoak gozamena eta ongizatea eragin behar ditu, eta pertsonei zoriontsu izaten lagundu behar die. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtu nahi ditugu jarduera fisikoa areagotuz eta sedentarismoa baztertuz.

IRAGARKIAK JASO BEHARKO DITUEN ELEMENTUAK
• Gaiarekin bat egiten duen leloa.
• Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
• Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo http://es.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa txertatuko zaie finalista diren iragarkiei, sari banaketarako.

Nola parte hartu?
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.
 Deskargatu Euspot 2019ko brief-a.

(Visited 1811 times, 13 visits today)