Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!

Euspot, euskarazko spot lehiaketako hamabigarren edizioaren helburua izango da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea. Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) izango da. 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. Parte-hartzeari dagokionez, 600 spot inguru jaso dira edizio…

Gehiago

POLAROID OneStep2 argazki kamera bat irabazi nahi al duzu?

POLAROID OneStep2 argazki kamera bi zozketatzen ditugu Euspoteko Facebook eta Instagram kontuetan. Berrikuntza gisa, aurten sortu berri dugu Instagram kontu berria sare sozialetan zabalkundea handitzeko. Har ezazue parte eta irabazi POLAROID OneStep2 argazki kamera” Oso erraza da. Zozketa apirilaren 10ean egingo dugu.          

Gehiago

EUSPOT lehiaketa aurkeztu dugu CENTA Ikus-entzunezkoen Euskadiko Zentroan

2018ko edizioaren zabalkundea martxan da. Gaur, otsailaren 8an, EUSPOTeko antolakuntza taldeko Gorka Montielek CENTA Ikus-entzunezkoen Euskadiko Zentroa bisitatu du, Donostian, Zuatzuko enpresa parkean. Lehiaketaren informazio orokorraz gain aurtengo gaiarekin lotura zuzena duten hainbat iragarki ere erakutsi ditugu, gaia kokatzeko eta horretaz gain aholku teknikoetan ere murgildu gara. Edizio eta post-produkzio masterra egiten ari diren 10 ikasleren…

Gehiago

Bukatu da spotak entregatzeko epea!

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Bilbo, Orozko, Donostia, Orio, Arrasate, Gasteiz, Aretxabaleta, Hondarribia, Errenteria, Saraso, Eskoriatza, Bergara, Oñati… 50 lanetik gora jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi! Bihar jarriko ditugu guztiak ikusgai eta publikoak gustukoena bozkatzeko aukera izango du. Bihar, apirilak 27 (eguerdiko 12:00etan) irekiko da Interneten publikoaren botoa jasotzeko epea eta maiatzaren…

Gehiago

EUSPOT lehiaketaren eskaintza bertatik bertara ezagutu dute CENTAn

2017ko edizioa indarberrituta dator eta promozio zein hedapen lanetan indarrak biderkatuko dituzte EUSPOT lehiaketaren antolatzaileek. Atzo, martxoaren 22an, EUSPOTeko antolakuntza taldeko Gorka Etxabek CENTA Ikus-entzunezkoen Euskadiko Zentroa bisitatu zuen, Donostian, Zuatzuko enpresa parkean. Edizio eta post-produkzio masterra egiten ari diren 12 ikasleren aurrean 2017ko edizioaren berrikuntzak aurkeztu zituen Gorka Etxabek, eta ikasle zein irakasleek, interes…

Gehiago