“Aniztasunak gu egiten gaitu” spota izan da Euspot 2017 lehiaketako irabazlea

2017ko edizioak marka guztiak gainditu ditu, 51 spot lehiatu dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko. Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak saritu dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera. [Sari banaketako argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157680546349944] […]

2.000 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako 2.000 bototik gora jaso ditugu.  Maiatzaren 30eko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. 98 spot, inoiz baino gehiago: Tuteratik Bilboraino Iaz 73 lan jaso genituen eta aurten 98 jaso ditugu, 18 […]

2.600 bototik gora jaso ditugu. Inoiz baino gehiago, eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako inoiz baino boto gehiago jaso ditugu, 2.600 bototik gora.  Maiatzaren 28an jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak. 2020ko lehiaketa oso berezia izan da, konfinamentuak eta alarma egoerak pare parean hartu gaitu eta izugarria izan da egoera honetan ere jaso dugun lan […]

Abenduaren 13an Donostian aurkeztuko dugu Euspot 2018ko gaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan 13:00etan

Aurten ere Donostian egingo dugu Euspoten aurkezpen nagusia. Abenduaren 13an, asteazkena, 13:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan. Ekitaldian aurkeztuko ditugu aurtengo edizioaren gaia eta berrikuntza nagusiak. Sorpresaz beteriko ekitaldia izango da eta gurekin izango dira Iban Garcia youtuberra eta Ana Goitia (Anatxuchic) instagramer ezagunak. Gonbidatuta zaudete guztiok!  

Eman zure botoa!! Hemen dituzue 51 spotak ikusgai

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Bilbo, Orozko, Donostia, Orio, Arrasate, Gasteiz, Aretxabaleta, Hondarribia, Errenteria, Saraso, Eskoriatza, Bergara, Oñati… 50 lanetik gora jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi!  Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Maiatzaren 11n, osteguna, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Hemen dituzue 2017an jaso ditugun lanak: 18 URTETIK GORAKOAK 1. Elkarrekin […]

Euspot 2017ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ekitaldi irekia izan da eta euskal panoramako bi aktore ezagunek aurkeztuko dute; Iker Galartzak eta Aitziber Garmendiak, beti ere umore puntua galdu gabe. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako […]

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Bilboko ‘Gorputza ON, buruari ON’ spotak irabazi du

2019ko edizioan inoiz baino lan gehiago jaso ditugu, guztira 98 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 25 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zortzigarren edizioko gaia “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” izan da eta jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile […]

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Eibar eta Irun artean banatu da

Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan. Euspot lehiaketaren bederatzigarren edizioko gaia ‘Zer dago janzten dugunaren atzean?’ izan da eta modaren inguruan hausnarketa egitea izan […]