Sormenari buruzko online formazioa ikusgai

Aurtengo ikus-entzunezko publizitatearen gaineko online formazioa Julen Urtxegik eman du, Euspot 2020ko irabazlea eta ikus-entzunezko sormenean adituak. Formazio saioaren helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea, harrobia indartu eta lehiaketan parte hartzera animatzea. 3 atal ditu aurtengo formazio saioak: Zer da Euspot? Oinarrik, gaia eta sariak. Aurreko urteetako spot irabazleen gaineko…

Gehiago

Sormenari buruzko online formakuntza martxan da!

?? Online formakuntza martxan da! ⏰ 35 minutuko saioa > Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik. 2020an Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren edizioa ospatzen da. Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, horregatik 35 minutuko online formakuntza sortu dugu. Iaz 500 ikasle baino gehiagok jaso zituzten Euspoteko formazio saioak, guztira 11 formazio saio eman genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan,…

Gehiago

Sari banaketako bideo laburpena ikusi nahi?

2018ko edizioan izugarrizko igoera izan da parte hartzaile kopuruan eta kalitatean, guztira 73 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 22 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da…

Gehiago

Sari banaketa 2 minututan ikusi nahi?

2019ko edizioan inoiz baino lan gehiago jaso ditugu, guztira 98 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 25 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zortzigarren edizioko gaia “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” izan da eta jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile…

Gehiago

Publikoaren sarirako 2.800 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.800tik gora. Publikoaren kuttunenak 280 bozka jaso ditu. Maiatzaren 11ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Gonbidatuta zaudete guztiok! Hemen dituzue 2017an jaso ditugun 51 lanak:…

Gehiago

Publikoaren sarirako 2.000 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.000tik gora. Publikoaren kuttunenak 233 bozka jaso ditu. Maiatzaren 17ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Aurten marka guztiak gainditu ditugu. Iaz 51 lan jaso…

Gehiago

Promozio bideoa ikusi nahi?

Aurtengo gaia: “Zer dago janzten dugunaren atzean?” Aurten, Euspot lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi. Urtero tendentzia berriak markatzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko…

Gehiago

Maiatzaren 30ean jakingo dugu zeintzuk diren EUSPOT lehiaketako irabazleak

2019ko edizioan inoiz baino lan gehiago jaso ditugu, guztira 98 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 25 spot gehiago. Epai-mahaiak maiatzaren 30ean banatuko ditu sariak Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan arratsaldeko zazpietatik aurrera egingo den sari banaketa ekitaldian. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek  gidatuko dute ekitaldia. Besteak beste, euskaraz sormena sustatzeko eta gazteen…

Gehiago

Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dugu zeintzuk diren EUSPOT lehiaketako irabazleak

Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan. Epai-mahaiak maiatzaren 28an (19:00etan) egingo ditu publiko irabazleen izenak streaming bidez antolatutako sari banaketa ekitaldian, euspot.eus webgunean. Sari…

Gehiago

Kodak Printomatic kamera hau zurea izan daiteke!

Kodak Printomatic  2 kamera zozketatzen ditugu Euspoteko Instagram kontuan. Oso erraza da parte hartzea! Hauek kameraren ezaugarriak: Berehalako inprimaketarako kamera urdina. 5 x 7,6 zm-ko zink paperean inprimatzen du, kopia itsaskorrarekin. 5 megapixeleko sentsorea, 1: 2 angelu handiko lentea. Printomatic-ekin beste argazki bat atera dezakezu aurreko argazkia inprimatzen duzun bitartean. Printomatic-ek berehala inprimatzen ditu argazkiak…

Gehiago