Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!

Euspot, euskarazko spot lehiaketako hamabigarren edizioaren helburua izango da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea. Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) izango da. 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. Parte-hartzeari dagokionez, 600 spot inguru jaso dira edizio…

Gehiago

Sormenari buruzko online formazioa ikusgai

Aurtengo ikus-entzunezko publizitatearen gaineko online formazioa Julen Urtxegik eman du, Euspot 2020ko irabazlea eta ikus-entzunezko sormenean adituak. Formazio saioaren helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea, harrobia indartu eta lehiaketan parte hartzera animatzea. 3 atal ditu aurtengo formazio saioak: Zer da Euspot? Oinarrik, gaia eta sariak. Aurreko urteetako spot irabazleen gaineko…

Gehiago

Sormenari buruzko online formakuntza martxan da!

?? Online formakuntza martxan da! ⏰ 35 minutuko saioa > Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik. 2020an Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren edizioa ospatzen da. Artemanen DNAn ikus-entzunezkoak daramatzagu, horregatik 35 minutuko online formakuntza sortu dugu. Iaz 500 ikasle baino gehiagok jaso zituzten Euspoteko formazio saioak, guztira 11 formazio saio eman genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetan,…

Gehiago

Sari banaketako bideo laburpena ikusi nahi?

2018ko edizioan izugarrizko igoera izan da parte hartzaile kopuruan eta kalitatean, guztira 73 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 22 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da…

Gehiago

Sari banaketa 2 minututan ikusi nahi?

2019ko edizioan inoiz baino lan gehiago jaso ditugu, guztira 98 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 25 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zortzigarren edizioko gaia “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” izan da eta jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile…

Gehiago

Publikoaren sarirako 2.800 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.800tik gora. Publikoaren kuttunenak 280 bozka jaso ditu. Maiatzaren 11ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Gonbidatuta zaudete guztiok! Hemen dituzue 2017an jaso ditugun 51 lanak:…

Gehiago

Publikoaren sarirako 2.000 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.000tik gora. Publikoaren kuttunenak 233 bozka jaso ditu. Maiatzaren 17ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Aurten marka guztiak gainditu ditugu. Iaz 51 lan jaso…

Gehiago

Promozio bideoa ikusi nahi?

Aurtengo gaia: “Zer dago janzten dugunaren atzean?” Aurten, Euspot lehiaketak janzten dugunaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko. Gizarte globalizatu honetan, modaren industriak markatzen digu zer jantzi eta, batez ere, zer erosi. Urtero tendentzia berriak markatzen dituzte eta tendentzia horiek jarraitzeko gehiegizko…

Gehiago

POLAROID® SNAP kamera bat zozketatzen gabiltza Facebooken

POLAROID® SNAP kamera bat irabazi nahi al duzu? Sar zaitez gure Facebookeko kontuan eta zozketako argazkian ikusiko dituzun argibideak jarraitu. Har ezazu parte! Oso erraza da, soilik 4 pausu jarraitu behar dituzu: 1) Euspoteko orrialdeko jarraitzaile izan. 2) Zozketako argazkiari “atsegin dut” eman. 3) Iragarkia elkarbanatu. 4) Erantzun gure galderari argazkian bertan: Zein koloretako kamera…

Gehiago

POLAROID OneStep2 argazki kamera bat irabazi nahi al duzu?

POLAROID OneStep2 argazki kamera bi zozketatzen ditugu Euspoteko Facebook eta Instagram kontuetan. Berrikuntza gisa, aurten sortu berri dugu Instagram kontu berria sare sozialetan zabalkundea handitzeko. Har ezazue parte eta irabazi POLAROID OneStep2 argazki kamera” Oso erraza da. Zozketa apirilaren 10ean egingo dugu.          

Gehiago