Posts Tagged ‘euskara’
Abenduaren 13an Donostian aurkeztuko dugu Euspot 2018ko gaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan 13:00etan
Aurten ere Donostian egingo dugu Euspoten aurkezpen nagusia. Abenduaren 13an, asteazkena, 13:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan. Ekitaldian aurkeztuko ditugu aurtengo edizioaren gaia eta berrikuntza nagusiak. Sorpresaz beteriko ekitaldia izango da eta gurekin izango dira Iban Garcia youtuberra eta Ana Goitia (Anatxuchic) instagramer ezagunak. Gonbidatuta zaudete guztiok!
GehiagoAurten ere Durangoko Azokan ikusgai izango dira Euspot 2017ko lan finalistak
Aurten ere Irudienean izago gara, abenduaren 6an 18:00etan, Euspot 2017ko lan finalistak ikusteko aukera izango duzue. Hemen informazio osoa.
GehiagoEuspot 2017ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena
Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ekitaldi irekia izan da eta euskal panoramako bi aktore ezagunek aurkeztuko dute; Iker Galartzak eta Aitziber Garmendiak, beti ere umore puntua galdu gabe. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako…
Gehiago“Aniztasunak gu egiten gaitu” spota izan da Euspot 2017 lehiaketako irabazlea
2017ko edizioak marka guztiak gainditu ditu, 51 spot lehiatu dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko. Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak saritu dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera. [Sari banaketako argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157680546349944]…
GehiagoEuspot lehiaketaren seigarren edizioak marka guztiak hautsi ditu
2017ko edizioak marka guztiak gainditu ditu. 51 spot aurkeztu dira lehiaketara eta epai-mahaiak datorren astean banatuko ditu sariak, maiatzaren 11n, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan arratsaldeko zazpietatik aurrera egingo den sari banaketa ekitaldian. Iker Galartza eta Aitziber Garmendia euskal aktore ezagunek gidatuko dute sari banaketa ekitaldia. “Seigarren edizioa orain arteko edizio guztien artetik oparoena…
Gehiago