Oinarriak 2016

Icono_pdf Deskargatu Euspot 2016ko lehiaketaren oinarriak.

 

  1. Lehiaketaren helburuak: euskarazko sormena bultzatu eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatu.
  2. Sustatzaileak: Aretxabaletako Udala da lehiaketaren sustatzaile nagusia. Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak osatzen dute.
  3. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Audionetwork.
  4. Gaia:  TURISMOA ERAKARRI GIPUZKOA BARNEALDERA.
  5. Lanaren ezaugarriak: spota edozein formatutan grabatu ahal izango da. Edizioa eta post-produkzioa ere nahi diren programekin egin ahal izango dira. Betiere, hobetsi egingo dira HD formatuan, progresiboan grabatutako eta muntatutako lanak.
  6. Lanen iraupena: 20-30 segundo artekoa.
  7. Hizkuntza: lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
  8. Lanen aurkezpena: bi eginkizun bete beharko ditu parte-hartzaileak:
    1. euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete.
    2. Lanak Wetransfer Interneteko bidalketa tresna bitartez helarazi beharko dira hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus. Mezuan zehaztu beharko dira lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izenak eta kontakturako telefono bat. Artxiboek 2GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute eta Mp4 formatua (H.264 kodekean).
  9. Eskubideak: 
    1. Lanak aurkeztu beharko dira Creative Commons lizentziapean.
    2. Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo Audionetwork-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.
    3. Spotean adintxikikoak agertzen badira, egileak bermatu beharko du adintxikikoen guraso edo tutoreeen baimena dutela.
  10. Hedapena: antolakuntzaren esku gelditzen dira lehiaketara aurkeztutako lanen erabilera eskubideak. Betiere, lan horien hedapena egingo da lehiaketaren asmoa beteko duten ekimen eta eginkizunetan.
  11. Spotak entregatzeko epea: 2016ko apirilaren 28an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira spotak.
  12. Publikoaren botoa: publikoak bozkatu ahal izango du 2016ko apirilaren 29tik (arratsaldeko 14:00etatik) maiatzaren 3ra arte (eguerdiko 12:00ak).
  13. Sari banaketa: 2016ko maiatzaren 12an egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.
  14. Epai-mahaia: lau ordezkarik osatuko dute epai-mahaia: Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Epai-mahaiak horrela erabakiz gero, sariak hutsik geratuko dira.
  15. Sariak: Lau sari emango dira:
    • Spotik onena (1.000 euro).
    • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
    • Publikoaren saria (500 euro).
    • Gazteen saria (14-18 urte) (250 euro).
  16. Parte-hartzaileak: norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke.
  17. Oinarrien onarpena: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.