Uncategorized52 Videos

Euspot 2016ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean egin zen Euspoten bosgarren edizioko sari banaketa, Angel Alkainek girotu zuen ekitaldia eta une oso gogoangarriak izan ziren, umorea eta jaia uztartuz. Gainera, lehiaketan aurkeztutako 34 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren bertan. Euspot lehiaketa erronka da guztiontzat: gaia irudikatzea, gidoia idaztea, talde lana, grabazioari ekitea, montajea… Eta gero epaimahaiaren […]

“Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu!” spota izan da Euspot 2016 lehiaketako irabazlea

Ekitaldiaren argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157668036043192 “Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz. Indartsu hasi zen lehiaketa sorreran eta orain arteko bidean erreferente bihurtu da”, nabarmendu dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute lehiaketan eta aurten 18 urtetik beherakoen 13 […]

Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 12an ospatuko da

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea apirilaren 28an amaitu zen. Guztira, bosgarren edizioan 34 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak. Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, zabalkundea handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da, eta bide hori indartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Arteman Komunikazioa enpresarekin. Gazteen […]

Publikoaren sarirako 2.000 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.000tik gora. Publikoaren kuttunenak 220 bozka jaso ditu. Nor den? Maiatzaren 12ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Euskal herriko leku askotatik iritsi zaizkigu spotak, hemen dituzue 34 lanak ikusgai

Maiatzaren 12an, osteguna, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Hemen dituzue 2016an aurkeztutako 34 spotak: 1. batu [youtube http://www.youtube.com/watch?v=AlMaoGTfARA?rel=0&w=560&h=315] 2. Beti barnean [youtube http://www.youtube.com/watch?v=zC4yBiXiq48?rel=0&w=560&h=315] 3. Zatoz barnealdera, zatoz naturaz gozatzera [youtube http://www.youtube.com/watch?v=GVxRavF5J3Q?rel=0&w=560&h=315] 4. Zatoz barnealdera [youtube http://www.youtube.com/watch?v=Qtbh1ddBpzU?rel=0&w=560&h=315] 5. Gipuzkoa barruraino [youtube http://www.youtube.com/watch?v=Z1TNDYxv4eI?rel=0&w=560&h=315] 6. Gipuzkoa barnealdea ere zure zain […]

Bukatu da spotak entregatzeko epea!

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Legazpi, Lazkao, Gasteiz, Arrasate, Asteasu,  Zestoa, Tolosa, Aramaio… 34 lan jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi! Bihar jarriko ditugu guztiak ikusgai eta publikoak gustukoena bozkatzeko aukera izango du. Bihar, apirilak 29 (arratsaldeko 14:00etan) irekiko da Interneten publikoaren botoa jasotzeko epea eta maiatzaren 3an, asteartea (eguerdiko 12:00etan) […]

Euspot lehiaketa parte-hartzailearen berri eman dugu Arizmendiko Almen gunean

Debagoieneko gazteak gero eta interes handiagoa jartzen ari dira spotak bere kabuz sortu eta Euspoten aurtengo edizioan parte hartzeko. Spotei buruzko oinarrizko formazioa emateko eta lehiaketaren nondik-norakoak azaltzeko bigarren ikastetxe bat bisitatu dugu astean: Arizmendi Ikastolako Almen gunea. Formazio saio honetan publizitatea, briefinga, autore eskubideak eta slogan aukeraketa moduko gaiak jorratu ditugu. Batek baino gehiagok […]

Euspot 2016 ikasgelan sartu da

Arizmendi Ikastolaren Gaztelupe gunean aurkeztu dugu gaur Euspot 2016, Arrasaten. 16 eta 17 urte bitarteko gazteei Euspot lehiaketan parte-hartzeko gonbidapena egin diegu. Gaurko formazio saiotxoan publizitatea, briefinga, autore eskubideak eta slogan aukeraketa moduko gaiak jorratu ditugu eta ikasleek euren zalantzak partekatu dituzte. Gaztelupeko gazteek aurten Euspoten parte-hartzeko asmoa agertu dute. Ostegunean, goizeko 9etatik aurrera Almen […]

Euskarazko publizisten harrobia sustatu nahi du EUSPOTek

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak euskarazko spot lehiaketaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian. “Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera” horixe izango da aurtengo parte-hartzaileen eta etorkizuneko euskal publizisten iragarkien helburu edo gai nagusia. Fokoa jarri beharko dute Euskal Herriko gainerako lurralde historikoetan bizi diren pertsonengan eta Gipuzkoa kostaldetik barnealdera ezagutzera gonbidatu […]