Hauek dira spot finalistak!

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 27an Aretxabaletan Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da sari banaketa ekitaldia, 19:00etan. Covid protokoloengatik aretoaren aforoa erdira jeitsik beharko da tamalez, beraz, antolakuntzak finalista diren lanei soilik emango die ekitaldira etortzeko aukera. Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak aurkeztuko du sari banaketa eta Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzailearen musikarekin ere gozatu ahal izango…

Gehiago

Maiatzaren 27an jakingo dugu zeintzuk diren EUSPOTeko irabazleak

Euskal Herri osotik jasotako 87 spot Pandemiaren erruz egoera zaila eta berezia bizi dugu esparru guztietan, zailtasun eta oztopo asko daude gauzak antolatu eta parte hartzea bermatzeko. Hala ere, 2021eko edizioan Euspoten parte hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18 urtetik gorakoek…

Gehiago

3.000 bototik gora jaso ditugu. Inoiz baino gehiago, eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako inoiz baino boto gehiago jaso ditugu, 3.000 bototik gora.  Maiatzaren 27an jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak. 2021eko edizioan Euspoten parte hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18…

Gehiago

“Nekazaritza familia baten hazitakoa naiz eta aurtengo gaia asko gustatu zait”

BEÑAT ABASOLO 2020ko Euspot lehiaketako publikoaren sariaren irabazlea. Gaur egun ikus-entzunezko teknikaria.   Nola gogoratzen duzu Euspot-en parte hartu izana? Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezkoak ikasten nenbilela izan nuen honen berri, eta urtero eman nuen izena. Hasieran lan eskasagoak egin genituen, baina gehiago ikasita hobetzen joan ginen. Bi sari irabazi genituen: musika sinkronizazio onena eta Mondragon Unibertsitateko…

Gehiago

“Gazteok sormena euskaraz martxan jartzeko aitzakia aproposa da Euspot”

EIDER BALLINA 2016ko Euspot lehiaketako publikoaren sariaren irabazlea. Gaur egun ikus-entzunezko teknikaria.   Zer da zuretzat Euspot? Gazteok sormena euskaraz martxan jartzeko aitzakia aproposa. Gainera, bada aukera bat egunero eskura ditugun telefono mugikor eta bestelakoei erabilera sortzaileagoa emateko. Nola gogoratzen duzu? Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari nintzela, Euspot-en parte hartzeagatik kredituak ematen zizkiguten eta…

Gehiago

Hainbat irratitan aurkeztu dugu Euspot lehiaketa

Hainbat elkarrizketa izan ditugu azken egunetan Euspoten nondik norakoak emateko. Aurtengo edizioa oso harrera zabala izaten ari da eta horren seinale da ematen ari garen elkarrizketa kopurua. Hemen dituzue elkarrizketak entzungai: GAZTEA irratia: https://www.eitb.eus/eu/gaztea/programak/dida/osoa/7912925/euspot-2021-euskarazko-spot-lehiaketa Naiz irratia: https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20210223/abian-da-euspot-euskarazko-spoten-lehiaketa Bizkaia Irratia: http://bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Badator+Euspot+lehiaketearen+hamargarren+edizinoa/9099 Hala Bedi irratia: https://halabedi.eus/wp-content/uploads/2021/03/210309euspot.mp3 Xorroxin irratia: https://erran.eus/irratia/saioak

Gehiago

Lortu spoterako musika doan!

Aurten ere Music library-k Euspoterako erabiltzeko musika eskainiko digu. Erabiltzaile bakoitzak 10 kanta deskarga ahal izango ditu. Deskargatutako musika Euspot lehiaketarako bakarrik erabili ahal izango da. Music Library-ko katalogoa ikusi eta kantak deskargatzeko jarraitu honako pausoak: Eskaera egin formulario hau beteta: https://form.jotformeu.com/90272389227361 Eposta bat jasoko duzu erabiltzaile izena eta pasahitzarekin. Eposta berean erabiltzaile lizentzia betetzeko txantiloia…

Gehiago

Nondik lortu musika spoterako?

Aurten ere Music library-k Euspoterako erabiltzeko musika eskainiko digu. Erabiltzaile bakoitzak 1o kanta deskarga ahal izango ditu. Deskargatutako musika Euspot lehiaketarako bakarrik erabili ahal izango da. Music Library-ko katalogoa ikusi eta kantak deskargatzeko jarraitu honako pausoak: Eskaera egin formulario hau beteta: https://form.jotformeu.com/90272389227361 Eposta bat jasoko duzu erabiltzaile izena eta pasahitzarekin. Eposta berean erabiltzaile lizentzia betetzeko txantiloia…

Gehiago

Bizkaia irratian aurkeztu dugu Euspot lehiaketa

Bizkaia Irratian elkarrizketa izan dugu Euspoten nondik norakoak emateko. Aurtengo edizioa oso harrera zabala izaten ari da eta horren seinale da ematen ari garen elkarrizketa eta formazio saio kopurua. Hemen duzue elkarrizketa entzungai: http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Abian+da+Euspot+lehiaketearen+bederatzigarren+edizinoa/7752

Gehiago