berriak79 Videos

Mikel Aspano eta Idoia Garate dira zozketako irabazleak!

Baditugu dagoeneko POLAROID® ONESTEP2 argazki kameren zozketako irabazleak. Instagram-eko zozketako irabazlea Mikel Aspano izan da eta Facebook-eko zozketako irabazlea Idoia Garate. Zorionak eta gozatu kamera berriarekin! Kamerak Euspot-eko sari banaketa ekitaldian banatuko dira, maiatzaren 17an (osteguna), Aretxabaletako Arkupe kultur etxean 19:00etan. Guztira 1.500 pertsonak hartu dute parte 2 zozketetan, izugarria aurtengo parte hartzea, eskerrik asko guztioi! […]

Arizmendi Ikastolako 200 ikasleri Euspoten zazpigarren edizioa aurkezten egon gara

Aste honetan Arizmendi Ikastolan egon gara Euspoten zazpigarren edizioa aurkezten. Adin txikikoei aurtengo sariak eta oinarriak azaltzeaz gain, spotak mugikorrekin grabatzeko aholkuak ere azaldu dizkiegu. Gainera, ideiak lantzeko teknika azkarrak ikasi dituzte parte hartu duten 200 ikasle inguruk. Artemaneko Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean aditua izan da hizlaria hitzaldietan.        

POLAROID OneStep2 argazki kamera bat irabazi nahi al duzu?

POLAROID OneStep2 argazki kamera bi zozketatzen ditugu Euspoteko Facebook eta Instagram kontuetan. Berrikuntza gisa, aurten sortu berri dugu Instagram kontu berria sare sozialetan zabalkundea handitzeko. Har ezazue parte eta irabazi POLAROID OneStep2 argazki kamera” Oso erraza da. Zozketa apirilaren 10ean egingo dugu.          

EUSPOT lehiaketa aurkeztu dugu CENTA Ikus-entzunezkoen Euskadiko Zentroan

2018ko edizioaren zabalkundea martxan da. Gaur, otsailaren 8an, EUSPOTeko antolakuntza taldeko Gorka Montielek CENTA Ikus-entzunezkoen Euskadiko Zentroa bisitatu du, Donostian, Zuatzuko enpresa parkean. Lehiaketaren informazio orokorraz gain aurtengo gaiarekin lotura zuzena duten hainbat iragarki ere erakutsi ditugu, gaia kokatzeko eta horretaz gain aholku teknikoetan ere murgildu gara. Edizio eta post-produkzio masterra egiten ari diren 10 ikasleren […]

EUSPOT lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izango da

Aurkeztu da Euspot 2018ko edizioa. Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da. “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa eta aurkezpen ekitaldian izan dira ekimenaren sustatzaileak eta antolakuntza taldeko ordezkariak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako Udaleko euskara teknikari Ane […]

Abenduaren 13an Donostian aurkeztuko dugu Euspot 2018ko gaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan 13:00etan

Aurten ere Donostian egingo dugu Euspoten aurkezpen nagusia. Abenduaren 13an, asteazkena, 13:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan. Ekitaldian aurkeztuko ditugu aurtengo edizioaren gaia eta berrikuntza nagusiak. Sorpresaz beteriko ekitaldia izango da eta gurekin izango dira Iban Garcia youtuberra eta Ana Goitia (Anatxuchic) instagramer ezagunak. Gonbidatuta zaudete guztiok!  

Euspot 2017ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ekitaldi irekia izan da eta euskal panoramako bi aktore ezagunek aurkeztuko dute; Iker Galartzak eta Aitziber Garmendiak, beti ere umore puntua galdu gabe. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 51 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako […]

“Aniztasunak gu egiten gaitu” spota izan da Euspot 2017 lehiaketako irabazlea

2017ko edizioak marka guztiak gainditu ditu, 51 spot lehiatu dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko. Euspot lehiaketaren seigarren edizioan berdintasunaren eta integrazioaren aldeko spot onenak saritu dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera. [Sari banaketako argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157680546349944] […]