EUSPOT lehiaketaren eskaintza bertatik bertara ezagutu dute CENTAn
2017ko edizioa indarberrituta dator eta promozio zein hedapen lanetan indarrak biderkatuko dituzte EUSPOT lehiaketaren antolatzaileek. Atzo, martxoaren 22an, EUSPOTeko antolakuntza taldeko Gorka Etxabek CENTA Ikus-entzunezkoen Euskadiko Zentroa bisitatu zuen, Donostian, Zuatzuko enpresa parkean. Edizio eta post-produkzio masterra egiten ari diren 12 ikasleren aurrean 2017ko edizioaren berrikuntzak aurkeztu zituen Gorka Etxabek, eta ikasle zein irakasleek, interes […]