Charlie Boy Team, eta Heidi Otaduy eta Yago Mateo Euspot 2014ko lehiaketako irabazleak
22 lan aurkeztu dira Euspot lehiaketaren hirugarren edizioan pintxo-potea gai hartuta “Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz”, nabarmendu dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute lehiaketan eta aurten lehenengo aldiz 18 urtetik beherakoek ere lanak aurkeztu dituzte. […]