ZER DA EUSPOT?

euspot-2017

2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak  eta Arteman Komunikazioak Euspot euskarazko spot lehiaketa.

Lehiaketaren helburua dira euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea.

2017KO EDIZIOAREN GAI NAGUSIA:
ANIZTASUNAK ABERASTU EGITEN GAITU

Helburu nagusia: Iragarkiak balioko du aniztasunaren alde edo edozein motatako diskriminazioaren aurka hausnartzeko eta sakontzeko. Betiere norbera errepikaezina eta desberdina izatea aniztasunarentzat aberasgarria dela ulertuz. Iragarkiak ondorengo ideia edo balioak transmititu beharko ditu:
• Aukera berdintasuna
• Aniztasuna
• Diskriminazio eza
• Elkarbizitza
• Gizarte-kohesioa
• Giza eskubideak
• Elkarkidetasuna

Targeta: Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendutako iragarkia izan behar da.

Fokoa: Gaur egungo gure gizartea aniztasunean oinarritzen da. Aniztasun hori da gure gaur egungo gizartearen ezaugarrietako bat. Desberdinak gara hainbat konturi dagokionean: jatorria, etnia, kultura, hizkuntza, erlijio eta sinesmen, genero, sexu-orientazio, gaitasun, adin… Guztiok gara desberdinak. Aniztasuna kontuan hartzea ezinbestekoa da gizarte-kohesioa eta elkarbizitza errealitate bilakatzeko gure gizartean.

Baina, nahiz eta munduan berdintasuna arautzen eta bultzatzen duten hamaika lege egon, pertsona guztiek ez dituzte bermatuta gizartean era askean parte hartzeko aukera guztiak.

Oraindik ere milaka eta milaka pertsonek sufritzen dute diskriminazioa eta berdintasun eza; kanpotar izateagatik, sexu orientazioagatik, generoagatik, sinesmenengatik, gaitasun siko eta psikikoengatik, gaixotasunengatik…

Lortu beharra dago aberats egiten gaituen aniztasunetik berdintasunera iristea, ulertzea gizartea pertsona ugarik osatzen dutela. Helburua da pertsona guztien parte-hartzea aukera berdintasunean ematea.

Nola iragarri 20-30 segundoko spot batean Aniztasunaren garrantzia? Horra aurtengo erronka!

IRAGARKIAK JASO BEHARKO DITUEN ELEMENTUAK
• Gaiarekin bat egiten duen leloa.
• Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
• Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo
www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa txertatuko zaie finalista diren iragarkiei, sari banaketarako.

Nola parte hartu?
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.
  Iragarkia sortzeko jarraitu beharreko brief-a.