Spotak egiteko musika, nondik lortu?

Gaur egungo legeek eraginda, ikus-entzunezko proiektu bat egin behar duten gehienek Creative Commons lizentziapean dauden abestietara jotzen dute musika bila.

Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak dituelarik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Normalean abesti bakoitzean agertzen da zein lizentzia betetzen duen bakoitzak, eta komertzialki erabiltzeko ordaindu egin behar izaten da abesti batzugatik.

Creative Commons lizentziadun abestiak biltzen dituzten webgune batzuk dituzue hemen:

  • Free Music Archive: irratirako, podcastetarako eta bideoetarako erabil daitezke hemengo abestiak.
  • Dig.ccmixter: erabilera komertzialerako 1.000 bat abesti eskaintzen dituzte.
  • Jamendo: profesionalei zuzendutako webgunea da. Bertatik deskargatutako abestiak erabilera pribaturako dira eta erabilera komertzialerako ordaindu beharra dago.
  • Vimeo Music Store: Vimeok zabaldu duen musika katalogoa. Ordainpeko eta doako musika ugari biltzen du.

Euskarazko abestiak

Euskarazko abestien katalogo handia du Boza Edizioguneak. Baina bertako abestiak erabiltzeko ordaindu beharra dago, beraiekin kontaktuan jarrita.