Sari banaketa apirilaren 16an, asteartea, 19:00etan

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Era berean, Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskainiko du. Euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta egungo egoeraren ikuspegia eskainiko ditu MUko irakasle eta Euskadi Irratiko iritzi emaleak. Lehiaketan, gainera, 22 iragarkiak ikusi ahal izango dira eta, momentuan, jakingo dira irabazleen izen abizenak.

Lehenengo edizioarekin alderatuta ‘kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da’, adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz 9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatuko dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta ‘lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira’.kartelaA3_saribanaketa2013